Recomendar Imprimir




GR-229 Mikeldi Ibilbidea mantentzeko 2020ko esleipena martxan jarri du Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak

Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak Durangaldea zeharkatzen duen GR-229 Mikeldi ibilbidea zaintzearen eta mantentzearen ardura du. Ibilbide hau 5 etapatan banatzen da, eta guztira 86 kilometroko luzera du. Durangaldeko hainbat baserri auzo zeharkatzen ditu ibilbide honek.
Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak pertsona fisiko edo juridiko bat kontratatu nahi du ibilbidea zaindu eta mantentzeko, lehiaketa esleipen baten bitartez. Esleipena zabalik dago.
Esleipenean aukeratua izango den pertsonaren edo enpresaren betekizunak hauek izango dira:
Ibilbidea garbi mantendu, ibilbidearen seinaleak margoztu eta seinale bertikalen egoeraz berri eman. Bestalde, ibilbidearen inguruan topatuko dituen edozein gertakariren edo intzidentziaren berri eman beharko dio Urkiola LGAri.
Burutuko den kontratuaren mota zerbitzuen alokairuaren izaera izango du eta urte bitako iraupena izango du.
Esleitzeko puntuaketa irizpideak honexek dira: prezioa, gaztea izatea (41 urte baino gitxiago), antzeko lanetan eskarmentua, emakumea izatea eta enpresa lehiakidea pertsona-bakarrekoa, mikroenpresa edo autonomoa izatea.
Eskaintza aurkezteko epea 2020.eko maiatzaren 29a da, arratsaldeko 14:00ak arte. Proiektua aurkezteko tokia Urkiola Landa Garapenerako Alkartearen bulegoan izango da, Margarita Maturana 7. zenbakian, Berrizen. Proiektua posta elektronikoz ere aurkeztu ahal da jmtotorika@urkiola.org helbide elektronikora proposamena bidaliz.
GR-229 Mikeldi bidearen mantentze-lanak burutzeko kontratua esleitzeko Oinarrien Plegua www.durangaldea.eu eta www.oizegin.com web orrian plazaratu dira; bai eta Urkiola LGAren sare sozialetako profiletan. Esleipenaren plegu dokumentua posta elektronikoz eskatu ahal da urkiola@urkiola.org helbidean.

Informazio gehiagorako:
Juan Mari Totorika jmtotorika@urkiola.org
Margarita Maturana, 7. Berriz 48240 Tel: 946203611

01_kultura

02_jendea

03_natura