Recomendar Imprimir

Sale a concurso el mantenimiento de la GR-229 Mikeldi



GR 229 Mikeldi Ibilbidea mantentzeko kontratazioa
 
GR-229 Mikeldi ibilbidearen mantenua bermatzearen aldeko apustuari jarraiki, Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak pertsona fisiko edo juridiko bat kontratatzeko xedez lehiaketa bat abiarazi du 2019an ibilbidearen zainketa eta mantentze lanak burutzeko. Ibilbide hau 5 etapatan banatzen da, guztira 86 kilometroko luzera du eta Durangaldeko hainbat baserri auzo zeharkatzen ditu.

Esleipenean aukeratua izango den pertsonaren edo enpresaren betekizunak honakoak izango dira: ibilbidea garbi mantendu, ibilbidearen seinaleak margotu eta seinale bertikalen egoeraren berri eman. Bestalde, ibilbidearen inguruan topatuko dituen edozein gertakariren edo intzidentziaren berri eman beharko dio Urkiola LGAri. Kontratuak zerbitzuen alokairuaren izaera izango du eta urtebeteko iraupena izango du.

Esleitzeko puntuaketaren irizpideei dagokionez, honakoak baloratuko dira, besteak beste: prezioa, adina (31 urte baino gutxiago), sexua (emakumea izatea) eta enpresa lehiakidea pertsona-bakarrekoa, mikroenpresa edo autonomoa izatea.

Parte hartu nahi duten pertsona fisiko zein juridikoek beren proposamenak 2019ko urtarrilaren 18a baino lehenago (14:00) aurkeztu beharko dituzte Urkiola Landa Garapenerako Alkartearen bulegoan (Margarita Maturana, 7- Berriz) edota jmtotorika@urkiola.org helbide elektronikoaren bitartez.

GR-229 Mikeldi bidearen mantentze-lanak burutzeko kontratua esleitzeko Oinarrien Plegua www.durangaldea.eu eta www.oizegin.com web orrialdeetan eta Urkiola LGAren sare sozialetan dago eskuragarri. Halaber, esleipenaren plegu dokumentua posta elektronikoz eskatu ahal da urkiola@urkiola.org helbidean eta 946203611 telefonoan.