Errorea
  • XML Parsing Error at 2:32. Error 76: Mismatched tag

Imprimir Recomendar

Durangaldea

Durangaldea ia osorik Ibaizabal haranean kokaturik dago, Bizkaiaren bihotzean. Durangaldeko 13 udalerriek mendiez inguraturik daude. Iparraldean Oiz mendi erraldoia mugatzen du eskualdea. Hegoaldean, aldiz, Anboto eta Durangaldeko haitzek  inguratzen dute. Kare harrizko mendi zahar hauen magaletan Bizkaiko eskualderik magikoena eta ederrenetarikoa gordetzen da.

Mendez mende Durangaldea Euskal Herriko mapan kokagune estrategikoa izan dugu, batez ere garraio zein komunikazio mailan.

Durangaldeko lur emankorrek antzinatik izan dira giza talde desberdinen bizileku oparoa. Horregatik, Durangaldearen ondare historiko artistikoa sekulakoa da. Historiako aro guztien aztarnak topatuko ditugu Durangaldean.

Mendi harritsuak, muino berdeak eta haran lauek, herrietako ondare historiko artistiko aberatsagaz ondo baino hobeto uztartzen dira Durangaldean.

Durangaldea bisitatzera gonbidatzen zaitugu. Gerturatu zaitez Urkiolako Natur Parkera. Gozatu bere baso eta oihanbideen ibilbideak. Bitartean, Urkiolako landaredia eta fauna aberatsak txundituko zaituzte.

Murgildu zaitez Anboto mendiaren magian. Anboto euskal mitologiaren mendi sakratua da, Mari jainkosaren bizileku aparta.

Goza ezagu gure herrien giro jatorraz: jendeaz, gure kulturaz, ondareaz, euskararen doinuaz, monumentuetaz, jaietaz, ohitura zaharretaz, modernitateaz eta folkloreaz.

Ez ahaztu gure baserrietako produktuak dastatzen. Bertoko baserrietan goxo-goxo ekoizturiko kalitate goreneko produktuak dira, gure gastronomia aberatsaren ardatz nagusiak. Durangaldeko baserrietan mendez mende bizitzeko modu bat zaindu dute. Produktuak ekoizteko modu berezia landu dute baserritarrek eta bertoko paisaiaren gordetzaileak izan dira. Durangaldean, Euskal Herriko baserririk zahar eta ederrenetarikoak topatuko dituzu.

Durangaldea ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Bizkaiko esentzia gordetzen duen eskualdea. Durangaldeak ederto jakin du uztartzen industriaren jarduera modernoa eta betiko nekazal jarduera auzoetako baserrietan.

Etor zaitez gurera, Durangaldera. Eskualdeak sorgindu eta liluratuko zaitu.

Artikuluren izenburua Web:
Yoga ikastaroa Urkiolan
Amorebieta-Etxanoko baserritar emakumezkoen azoka martxoak 5ean
MAÑARIKO GARAGARDO ARTISAUEN AZOKA 2017
Berdeago Jasangarritasun azoka Durangon
Abadiño San Blasetan astelehenean
Sagardo Eguna Garai
Durangaldeko Mapa Turistikoa
Hontza Museoa. Mañaria www.hontzamuseoa.eus
Mañariko umeentzako tailerrak Hontza Museoan

Albisteak

MAÑARIKO GARAGARDO ARTISAUEN AZOKA 2017 escrito el 10 maiatza 2017, 12.41 por Kati en Noticias
MAÑARIKO GARAGARDO ARTISAUEN AZOKA 2017
Mañariko Aste Kulturala azoka berri bategaz hasiko
Gehiago irakurri 3102 Hits
Sagardo Eguna Garai escrito el 23 otsaila 2016, 12.24 por Kati en Noticias
Sagardo Eguna Garai
Otsailaren 27an, zapatuan, Garaiko frontoian ospatuko
Gehiago irakurri 3912 Hits
Azaroa 2017 Abendua 2017 Urtarrila 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

01_kultura

02_jendea

03_natura