Errorea
  • XML Parsing Error at 2:32. Error 76: Mismatched tag

Recomendar Imprimir

Torre de Muntsaratz

Arkitektoniko
Torre Muntsaratz
Torre Muntsaratz
  • Muntsaratz
  • Abadiño
Muntsaratz Dorre Etxea Durangaldean dugun Berpizkundeko arkitektura zibil estilodun eraikinik bikainetakoa da. Dorrea Erdi Aroan eraikin zen IX. mendean, baina bilakaera ederrena Berpizkundean bizi izan zuen. Dorre Etxea Muntsaratz familiak eraiki zuen eta eurek gobernatu zuten  XVII. mendera arte. 1680. urtean Elorrioko Arespakotxaga familiak erosi zuen eraikina, eta hauek zaharberritu egin zuten. .

Muntsaratz Dorre Etxea harlanduz eta haritz egurrez egindako eraikin sendoa da.

Muntsaratz Dorre Etxe ederra Abadiñoko izen bereko auzoan kokaturik dago, Ibaizabal ibarreko ezkeraldean. Muntsaraztarren aberastasuna abeltzaintzan, nekazaritzan, burdinolan eta errotan erroturik zeuden. Dorre Etxeak 5 solairu zituen garai batean, eta hiru gune ondo desberdinduak zituen:

  • Defentsarako gunea: Eraikin kubikoa da, harrizko horma sendoak eta gezileiho eztuak ditu.
  • Etxebizitza erabilerako gunea: Bertako jabeek bizi ziren solairuak.
  • Lan egiteko gunea: Beheko solairua etxeko korta zen. Azkeneko solairua, berriz,  nekazal produktuen aletegi eta lehortegi moduan erabiltzen zuten.
Beheko solairuak defentsarako dorreen itxura du, horma sendoak, itxiak eta saietera eztuak. Goiko solairuak berriz, erabat bestelakoak dira: leiho handiek toskanar estiloko galeri zabala osatzen dute. Bertatik Muntsaratz familiak euren lurren eta baita Anbotoren ikuspegi paregabea zuten. 
Eraikin kubiko irmoaren fatxada nagusiak ekialdera begiratzen du, euskal baserrietan ohitura den legez. Dorre Etxeak ojiba-arkudun atetzarra du sarreratzat. Atearen gainean XVI. mendeko armarria ikus dezakegu. Armarriaren ondoan, gaztelera zaharrean irakurriko dugu Muntsaraztarren leloa:
Estos biben e bibieron, goardando la honra y fama que tuvieron

 

Norabidea lortu

Nondik :  edo 

Nora      :  edo 
Uztaila 2020 Abuztua 2020 Iraila 2020
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31

01_kultura

02_jendea

03_natura