Errorea
  • XML Parsing Error at 2:32. Error 76: Mismatched tag

Recomendar Imprimir

Erlijioso
SORTZEZ GARBIAREN BASILIKA.
Eliza bakarra da hau Bizkaia osoan bere berezitasunak direla eta. Azpimarratzekoak dira bere garaiera, duen kanpandorre landua, harriz egindako eraikin erraldoia, erretaula rococoa eta Berriotxotar Balentin santuaren erretaula exotikoa, ekialde urrunera eramaten gaituena.

Gernikako Arbolaren enparantzan kokaturik dago Elorrixoko basilika ederra. 1459an hasi zen eraikitzen.
Hala ere,  eraikuntza lanek XVI. eta XVII. mendeetan jarraitu zuten. Gorde diren dokumentuen arabera, harri eta harlanduaren ustiapenak, arotzen kontratuak, eta abar.

Koruaren aulkiteria XVII. mendekoa da, hogeita hiru eserleku beraien bizkarralde landuekin. Zaldunak, emakumeak, arrano eta txakurrak aurki ditzakegu bertan landurik. Eserleku nagusian Adan eta Evaren irudiak daude.

Ohitura zaharrak dionez, Urkizu familiak bere dorretxearen inguruko lurrak eman zizkion Elizari basilika eraikitzeko. Honetaz gain, Ameriketara joandako elorriotar ugarik bidali zuten dirua eliza eraikitzen laguntzeko.

Bestalde, historiagile batzuk diotenez Ibarra sendia, San Agustineko elizaren patroiak, herrian Sortzez Garbiaren eliza egitearen kontra agertu ziren zeuden, euren pribilegioak galtzeko beldurrez.

Elizaren oin-planoak hiru nabe ditu; bata erdikoa da, zabala oso, eta beste biak, alboetakoak, estuagoak. Hiru tarte ditu eta erdian elizburu konplexuaren errematea du.

Eraikintzako elementurik aipagarrienak, harlanduzko hormak eta lau zutabe ederrak dira. Hauek kapitel korintiardunak ditu, estilo gotikoan. Gurutzeria euskal arkitektura osoko konplexu eta elastikoenetarikoa da.

Tenpluaren barruam erretaula nagusia da azpimarratzekoa da, barrokoa eta rococó estiloak nahasten dituen obra txundigarria erabat urreztatua dago.  Landarei apaindura da beheko partean ezaugarri. Aldare nagusiaren bi alboetan paisaia exotiko bana sortu zituen artistak, Mundu Berriaren paisaia gogoratu nahian. Andra Maria Sortzez Garbia da erretaula erdialdeko buru, Guadalupeko amaren hantza du irudiak, Ameriketara eramaten gaituen ezaugarria hau ere.
Gaur egun, Churriguerak diseinatutako jatorrizko obratik solairu nagusiko lau kolumna salomonikoak besterik ez dira gelditzen. 

Berrio-Otxoatar Balentik elorriko santuari eskainitako erretaula berezia egiten du Elorrioko basilika. Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimenez eraiki zen 1906ko maiatzaren 20an, elorriar martiriaren beatifikazioa ospatzeko. 1886ko ekainaren 9az geroztik, Berriotxoaren gorpuzkinak Elorrioko Andra Maria Sortzez Garbiaren elizara eraman zituzten.
Erretaula oso berezia da, ekialde urruneko ikutu berezia du. Manuel Maria Smith eta Marcelino de Arrupe bilbotar arkitektoek egina da, Basterra eta Larrea eskultoreekin elkarlanean.
Buru-mozte bidezko martirioaren eszena duen mosaiko-hondo batean, Singapur eta Manilan santuaren egonaldia irudikatzen. Irudiek pagoda bat, bi elefante-buru, kupula urreztatuak eta guztia oso koloretsua. Erretaularen azpian Berriotxoaren gorpuzkin-kutxa dago.

Era berean, garrantzia du San Gregorioren Alboko Erretaula. Estilo klasikoa du, 1630 ingurukoa, eta San Sebastianen tailu bikaina du. Elizaren albo berean, nabarmentzeko modukoak dira lehen Pizkundeko zurezko gurutzea, eliz buruko bi oihal barrokoak eta Pizkundeko brontzezko kantoreak.

 

Norabidea lortu

Nondik :  edo 

Nora      :  edo 
Maiatza 2020 Ekaina 2020 Uztaila 2020
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30

01_kultura

02_jendea

03_natura