Recomendar Imprimir

Parlamento Gerediaga

Historiko
Parlamento de Gerediaga
Parlamento de Gerediaga
  • Gerediaga
  • Abadiño

Gerediagako Parlamentua Abadiñoko Gerediaga auzoan kokaturik dago, Oiz mendiaren zaintzapean.
Gerediagako Parlamentu zin-hartzailea lau elementuk osatzen dute: San Salbador eta San Klemente XII. mendeko baseliza, parlamentu gunearen plaza, haritza arbola, eta XVII. mendeko harrizko gurutzadura.

Gerediagako Parlamentu Gunea biribilan kokaturiko hamabi harrik osatzen dute. Harri bakoitzean Durangaldeko elizateko ordezkariak eseritzen ziren Merinaldeko Batzarretan. Lantza eskutan eta zirkuluaren erdian, aldiz, teniente korrejidorea esertzen zen. Durangaldeko 12 elizateko ordezkariak elkartzeko Parlamentua zen Gerediagakoa, eta bertan eskualdeko auziak konpontzen ziren.

Gaur egunean bisita dezakegun baselizaren eraikina XII. mendekoa da. Gerediagan Durangaldeko Merinaldeko ez ohiko batzarrak egiten ziren: Pizkunde Pazkoan, Maiatz Paskoan eta Eguberritan.

Ohiko batzarrak Astolako Zubiaurre baserrian burutzen ziren, korregidorearen egoitzan.

Gerediagako Parlamentua 2002an zaharberritu zen. 2003. urtetik aurrera Bizkaiko Batzar Nagusiek urtean behin bertan biltzen dira. Bertatik, Durangaldeko ibarra eta mendien ikuspegia paregabea da.

 

Norabidea lortu

Nondik :  edo 

Nora      :  edo 
Ekaina 2020 Uztaila 2020 Abuztua 2020
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

01_kultura

02_jendea

03_natura