Recomendar Imprimir

Eskualdeko baserri-paisaien balioak ezagutzeko eta horien garrantzia agerian jartzeko lehen partaidetza saioa ospatu da

URKIOLAk, Durangaldeko Landa Garapenerako Alkarteak, Gipuzkoa eta Bizkaiko beste zortzi Landa Garapen Elkarterekin batera landa-paisaia atlantikoen balioa agerian jartzeko ekimena martxan jarri du. Eskualdeka, baserri-paisaiek dituzten elementu bereizgarriak identifikatzeko eta horiek kontserbatzeko aproposenak diren ekintzak proposatzeko parte-hartze saio irekiak antolatuko dira. Lehenengo saioa joan den asteartean ospatu zen, hilak 16, Berrizeko Kultur Etxean.

Durangaldeko baserri-paisaiek gordetzen dituzten altxorrak agerian jartzeko asmoz URKIOLAk sustatu duen proiektuaren esparruan herritarrei zuzendutako lehen partaidetza saioa ospatu zen urriaren 16 Berrizen. Hurrengo saioa azaroaren 6ean ospatuko da arratsaldeko 19:00etan, toki berean, eta saio batetik bestera doazen hiru asteetan partaideek ariketa txiki bat egingo dute, haien ustez baliotsuak diren eskualdeko hainbat txokori buruz fitxa labur bat betez.

Lehenengo saioa partaideek paisaiari buruz zuten kontzeptua batera jartzearekin hasi zen, eta eskualdeko paisaiei buruzko datu orokor batzuk aztertu ondoren, herritarren partaidetza errazteko asmoz sortu den fitxa aurkeztu zen. Ondoren, gerturatu zen pertsona bakoitzak Durangaldeako zein toki bisitatzeko asmoa zuen adierazi zuen, eta azaroaren 6an berriro elkar ikustekotan geratu ziren.

Bigarren saioa, hausnarketa eta eztabaida saio bat izango da. Eskualdeko paisaia esanguratsuenen inguruan hitz egin, lehenengo sektoreak paisaian jokatu duen paperaz hausnartu eta etorkizunean aurkitzea espero ditugun paisaiei buruz eztabaidatzea izango dira elkartze honen helburuetako batzuk.

Lehen saiora etorri ahal izan ez zuen inork proiektu honetan parte hartu nahi izanez gero, bigarren saiora lasai etor daiteke eta gurekin harremanetan jarri izena emateko 686738152 telefonoan edota paisaia.atl@paisaia.com helbide elektronikoan. Hortaz gain, www.oizegin.com web atarian lehenengo saioan aztertutako materiala eskuratzeko moduan dago eta edonor gustuko duen paisaien bat aztertu eta fitxa bete nahi izanez gero bertan dago ere.

Azkenik, eskerrak eman nahi genizkioke lehenengo saioan parte hartu dutenei eta aipatzea herritarren parte-hartzea garrantzitsua dela ahalik eta ikuspegi zabalena lortzeko baita eskualdeko paisaien gainean bertakoak izatea erabakiak hartzen dituztenak ere.

Web:
Maiatza 2020 Ekaina 2020 Uztaila 2020
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30

01_kultura

02_jendea

03_natura