Errorea
  • XML Parsing Error at 2:32. Error 76: Mismatched tag

Recomendar Imprimir

XVII Concurso de cordero burduntzi en Abadiño

San Blas jaietako egitarauari amaiera emateko, Udalak antolaturik eta La Caixaren babesarekin, datorren zapatuan XXVII. Burduntziko Bildots Txapelketa egingo da Abadiñon, mota horretako ekitaldien artean Euskadi osoan arrakasta gehien duenetako bat alegia.

Txapelketa 09:00etan hasiko da, eta aurten 50 bildots erreko dira Zelaietako trinketearen ondoan jarritako karpa batean. 13:45etan epaimahaikideek bildotsak dastatuko dituzte eta bakotxari puntuazio bat emango diote okelaren itxura, zapore, eta erre-puntuaren arabera. Bost sari banatuko dira: irabazleak 100€o, txapela eta garaikurra eramango ditu; bigarrenak 60€ eta garaikurra; hirugarrenak 40€ eta garaikurra, eta laugarrenak eta bosgarrenak, garaikur bana.

Erretako bazkariekin herri bazkaria egingo da Zelaietako probalekuan 350 bazkaltiarrekin, Gauargi musika taldeak alaitua. Bazkarirako sarrera 20€ kobratuko da eta sarrerak salgai egongo dira aste osoan Errota kultur Etxean eta Udal Mediatekan.

Txapelketa honetako parte hartzaile gehienak Abadiñokoak eta alboherrietakoak dira.

 

Norabidea lortu

Nondik :  edo 

Nora      :  edo 
Maiatza 2020 Ekaina 2020 Uztaila 2020
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30

01_kultura

02_jendea

03_natura