Errorea
  • XML Parsing Error at 2:32. Error 76: Mismatched tag

Recomendar Imprimir

San Blas Nekazal eta Abeltzain Azoka nagusia Abadiñon

Datorren astelehenean, otsailak 3an, tradizio handiko San Blas azoka ospetsua ospatuko da jai giroan Abadiñon. Bizkaiko azoken artean jendetsu, handi eta tradizio handienetako da Abadiñoko San Blas.

Ganadu, baserri-tresneria, burdineria, ortuariak, frutak, gaztaia, txakolina, ogia, gozoak, eztia, artisautza eta landareak izango dira bertan erosgai eta ikusgai. Igandean, Abelburu erakusketaren XXII. edizioa ospatuko da Abadiño San Blasetan, baita ere.

Aurten, nekazaritzako elikagaien 84 postu, 26 artisau postu, 12 mintegi, 26 baserri-tresneri postu izango dira bertan. Guztira bestalde, 200 abelburu izango dia ikusgai eta hauetako batzuk erosgai baita ere. Abadiñoko abeltzainek euren abelburuak erakusteko eta saltzeko parada ezin hobea izango dute.

Ikusgai izango diren abelburu arrazen artean:

Behiak: piriniar behiak, txarolesak, eta limusinak.

Idi pareak.

Ahuntzak: Azpi gorri arrazatakoak, Mañariko haitzen ahuntzak dira hauek.

Ardiak: Sasi ardiak, ardi latxak.

Zaldiak eta astoak: pottokak, zaldiak eta Enkarterritako astoak.

Jai giro alai eta herrikoia ziurtaturik Abadiñon igandean. Animatu Abadiñora etortzen eta bertoko produktuak salmenta zuzenean erosteko. Ez ditugu ahaztuko San Blas betiko erroskila anisdunak eta ezta ere San Blasek bedeinkaturiko kordoi koloretsuak ere, neguko katarroetatik babes gaitzan Santuak.

Horretaz gain, San Blas egunean hasita eta otsailak 10ra arte, Abadiñoko probalekuan idi probak burutuko dira. Guztira 27 idi pare hartuko dute parte.

Xabier Amuriza eta Beñat Ugartetxea bertsolariak girotuko dute azoka gunea. Arratsalde partean aldiz, idi-probetaz gain, Lotxo Taldearen erromeria, herri-kirolen saoiak eta pilota partiduak. Ondo igaro!

San Blas Azoka 2014 egitaraua

"Abadiño San Blasetan,

Abadiño San Blasetan,

atso zaharrak bentanetan,

mutil zaharrak engainetan..."

 

Norabidea lortu

Nondik :  edo 

Nora      :  edo 
Maiatza 2020 Ekaina 2020 Uztaila 2020
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30

01_kultura

02_jendea

03_natura