Errorea
  • XML Parsing Error at 2:32. Error 76: Mismatched tag

Recomendar Imprimir

Elorrioko San Agustin Eliza
Urkiola LGA
Bizkaiko Foru Aldunditik bultzatutako Atzokoa biharko lelopean, aurten ere Durangaldeak Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko du.

Urrian zehar ondarearen ate irekietako kanpaina egingo da eta, horri esker, herritarrak ondare historikoa ezagutu ahal izango du.

Helburua da, normalean itxita egoten diren monumentuak jendeari erakustea edo irekia egoten direnetan jarduera batzuk egitea: bisita gidatuak, erakustaldiak, hitzaldiak, etab.

Europako Ondarearen Jardunaldiak Durangaldean

2013. urte honetan, 7 herrik parte hartuko dute, Gerediaga Elkartea eta Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak koordinaturik : Berriz, Elorrio, Garai, Iurreta, Mañaria, Otxandio eta Zaldibar.

Leku kopuru mugatua

Informazioa eta erreserbak: 688 613 537 / ejardunaldiak@gmail.com

BERRIZ

- Eraldatutako udaletxeak

Bisitaldi gidatua.

Berrizko lehenengo udaletxea 1636aren inguruan eraiki zen eta 1771an bigarrena. Bi mende geroago, 1979an, eskola zahar batzuetara aldatu zen (egun Urkiola Landa Garapenaren egoitza den lekura) eta 40 urte igaro ostean, 2006an, Markesaren Jauregia izenaz ezagutzen zen eraikinak udaletxe gisa ateak zabaldu zituen. Silvestre Berasategui izan zen, jauregi zaharraren elementu esanguratsuenak beharrizan berrietara egokituz, esku-hartze kontserbazionista horretako lanak zuzendu zituena.

Elkargunea: San Juan Ebanjelari eliza.

Eguna eta orduak: igandea 27; 11:00etan (gaztelania) eta 11:30etan (euskara).

Jardueraren gutxi gorabeherako iraupena: 2 ordu.

Antolatzaileak: Berrizko Udala, Urkiola Landa Garapen Alkartea eta Gerediaga Elkartea.

- Berrizko San Pedro baseliza: memoriaren lekuko arkeologikoa

Bisitaldi gidatua

Hitzaldia: José Luis Ibarra Álvarez eta Román Rodríguez Callejaren eskutik

Legañoko hondarrek bertan baseliza bat egon zela adierazten zuten. Ahozko tradizioak orain mende bi hilerri bezala erabilia zela gordetzen zuen memorian. Orain, arkeologiak lekuaren iragana zaharragoa dela argitu du, hots, jatorria Erdi Aroan duela. Proiektu arkeologikoa berriki jarri da abian, baina berorren sorkuntza, helburuak eta lehenengo emaitzak ezagutzera emateko ordua heldu da.

Elkargunea: Berrizko kultur etxea

Eguna eta ordua: igandea 27; 16:30etan. (gaztelania).

Antolatzaileak: Berrizko Udala, Urkiola Landa Garapen Alkartea eta Gerediaga Elkartea.

ELORRIO

- Sortzez Garbiaren elizako erretaulak

Bisita Gidatua eta hitzaldia. Javier de Miguelen eskutik (Equipo 7 Restauración).

Zer da erretaula bat? Zein esanahi zuen eraikitzen ikusi zituzten jendearentzat? Zein modutan balio zuten parrokiak berauetan jartzen zituen itxaropenei erantzuteko? Zein sinbologia transmititzen zuten? Elorrioko Sortzez Garbiaren elizako erretaulen bidez galdera horiei erantzuten saiatuko gara. Eta hori egingo dugu elizako erretaula zaharberritzen ari diren zaharberritzaileetako baten eskutik, izan ere, bere lana zertan den azalduko digu: irizpideak, teknikak, lanabesak...

Topagunea: Elorrioko Sortzez Garbiaren eliza.

Eguna eta ordua: igandea 20; 17:00etan (gaztelania)

Antolatzailea: Elorrioko Udala

- San Agustin Etxebarria elizako erretaulak

Bisita Gidatua eta hitzaldia. María Urrutikoetxea eta Rocío Fernández Amezuaren eskutik (Áurea Restauración).

Berriz ere, zaharberritzaileek euren lan-prozesua azalduko digute, obraren aurretiko azterketatik artelana berreskuratzeko garatu beharreko prozeduretara. Baita jarraitu beharreko irizpideak ere: noraino iritsi behar da?, eranskin guztiak ezabatu behar dira piezari ustezko jatorrizko irudia emateko? Eta hori egingo dute Elorrion adierazgarrienetakoa den San Agustin Etxebarria elizako erretaularen eta beste pieza batzuen erreferentziarekin.

Topagunea: Etxebarriako San Agustin eliza.

Eguna eta ordua: larunbata 26; 17:00etan (gaztelania)

Antolatzailea: Elorrioko Udala.

GARAI

- Momoitioko San Juan nekropolia

Bisitaldi gidatua eta hitzaldia, Iñaki García Caminoren eskutik

Goi Erdi Aroko Momoitioko nekropoliaren leheneratze lanei, gordetako hilarriei eta eraikitako zein ustiatutako guneen giltzadurari erreparatuz, arkeologoek ingurune honi esanahi historikoa emateko erabilitako estrategiak zeintzuk izan diren azalduko da. Azterketa sakonen bidez, indusketa arkeologikoak egiteko, paisaia ikertzeko, ondarea berreskuratzeko eta euskal Erdi Aroko historiaren inguruko ezaguerak handitzeko aukera eman zuen hipotesia planteatu zen.

Elkargunea: San Juan Momoitioko baseliza.

Eguna eta ordua: igandea 6; 12:00etan. (gaztelania).

Antolatzaileak: Garaiko Udala, Urkiola Landa Garapen Alkartea eta Gerediaga Elkartea.

IURRETA

Goietara ibilaldia

Bisitaldi gidatua – mendiko ibilbidea

Orozketa auzoraino igoko gara. Arandia dorretxe eraldatutik eta izen bereko zubi barrokotik igaroko gara, Santa Apolonia Auzora eta bertako baselizara heldu arte. Ibilbidean zehar, paisaia, baserrien erabilera eta ingurua zelan aldatu diren ikusiko dugu: haitzekin, mahastiekin, pinuekin... nahasten diren AHTaren akueduktuak, txoko edo bizileku bihurtutako arnagak, areto bilakatutako korta eta ukuiluak, eliza edota erretirodunen elkarte diren auzo-eskolak...

Elkargunea: Iurretako gasolindegiaren aurreko aparkalekua.

Eguna eta ordua: larunbata 20; 10:30etan (gaztelania) eta 11:00etan (euskara).

Jardueraren gutxi gorabeherako iraupena: 3 ordu. Erdi mailako zailtasuna.

Antolatzaileak: Iurretako Udala, Urkiola Landa Garapen Alkartea eta Gerediaga Elkartea.

- Ertzille, berreskuratutako garaia

Bisitaldi gidatua

Baserriak agertzearekin batera, korta edo lastategi ziren bigarren mailako txabolak eraikin berrien zati izatera igaro ziren. Baina beste elementu batzuek, arnaga edo garai itxurako aletegiek, esate baterako, kanpoaldean kokatuta jarraitu zuten. Bizkaian modu ezegokian kontserbatutako mota honetako hogei bat eraikuntza txikien artean, Ertzillekoa nabarmen daiteke, hots, 1655an jadanik aipatzen den eta Santa Marina auzoko izen bereko baserriaren aurrean kokatuta dagoen garaia. Alberto Santanak bere historiara eta 1986-1987an egindako berreskuratze lanetara hurbilduko gaitu.

Elkargunea: Iurretako San Miguel eliza.

Eguna eta ordua: larunbata 20; 16:30etan. (gaztelania)

Antolatzaileak: Iurretako Udala, Urkiola Landa Garapen Alkartea eta Gerediaga Elkartea.

OTXANDIO

- Hiribildua berritzen

Bisitaldi gidatua.

Historiako une ezberdinetan esku-hartuak izan diren elementuetako batzuk bisitatuko ditugu. Eliza gotiko-errenazentista den arren, eranskin barrokoak (dorrea) zein neoklasikoak (sakristia eta alboko habearteak) ditu, eta 1985ean osorik berriztatu egin zen. Hortik oso hurbil pasealekua dago, aisia eta merkataritzarako tokia, baita egun erakusketetarako eta hitzaldietarako aretoa den bolatokia ere. Ondoren, zaharberritua izan den udaletxeraino joango gara eta azkenik, Andikona enparantzan Nestor Basterretxeak bonbardaketaren oroigarri gisa egindako eskultura ikusi ahalko dugu.

Elkargunea: Plaza Nagusia

Egunak eta orduak: larunbata 5; 12:30etan (euskara).

Antolatzaileak: Otxandioko Udala, Urkiola Landa Garapen Alkartea eta Gerediaga Elkartea.

- Plaza Nagusia: euskal agora

Hitzaldia+diaporama Iñaki Uriarteren eskutik

Euskal Herriko herri askotan, elizaren eta udaletxearen inguruko espazio publikoak lekuko berezitasun urbanistiko nagusiena izaten dira, hots, udalerriko enparantza eta aldi berean herritarren enparantza ere, non erritu kolektiboak gauzatzeko eta horiekiko harremana plazaratzeko gaitasuna antzematen den: azoka, batzarra eta jaiak. Biltzeko leku gisa, asteko azoka, zaindariaren eguna, herri kirolak eta bertsolaritza ekitaldiak antolatuko dira. Ospakizunetarako, topaketetarako edota akordioetarako esparrua, baita biztanleentzako toki sinbolikoa ere.

Elkargunea: Plaza Nagusia.

Eguna eta ordua: ostirala 4; 20:00etan (gaztelania).

Antolatzaileak: Otxandioko Udala, Urkiola Landa Garapen Alkartea eta Gerediaga Elkartea.

- Herritarren espazio publikoa

Hitzaldia Alberto Santanaren eskutik

Elkargunea: Plaza Nagusia.

Eguna eta ordua: larunbata 26; 19:00etan (gaztelania).

Antolatzaileak: Otxandioko Udala, Urkiola Landa Garapen Alkartea eta Gerediaga Elkartea.

MAÑARIA

- Harginak: historia idazteko modu bat

Hitzaldia,Mikel Campo+ erakustaldia Karmel Aranguena + bisitaldi gidatua + organo kontzertua Jesús Ruiz

Harginen egitekoa harrobietatik harria ateratzea eta eraikinetarako erabiltzeko zizelkatzea zen.

Mikel Campok ogibide honetan erabiltzen ziren teknikak eta lantresnak, hargintza-markak... zeintzuk ziren azalduko digu eta horretaz gain, bere lanari buruzko erakustaldia egingo digu.

Ondoren, Jasokundearen elizan, harginen lanaz gozatuko dugu –eta XIX. mendeko harginak XVIekoen lanera moldatu zirela ohartuko gara–. 1765 eta 1768 urte bitartean eraikitako parrokian bertan entzungo dugun organo kontzertuarekin amaituko dugu bisitaldia.

Elkargunea: Mañariko Frontoia

Eguna eta ordua: larunbata 19; 17:00etan (gaztelania)

Jardueraren gutxi gorabeherako iraupena: 2h 30'.

Antolatzaileak: Mañariko Udala, Urkiola Landa Garapen Alkartea eta Gerediaga Elkartea.

ZALDIBAR

Esku-hartze zuzena: Zaldibar dorrea

Auzolandegia

Durangaldeko leinu garrantzitsuenetakoa izan zen Zaldibartarren dorrea, ahazteko zorian dagoen hondar multzoa da. Garai baten bandokideen boterearen ikur izan zen arren, egun kontrolik gabe hazten diren landareen artean oharkabe gertatzen da.

Kasu honetan, beraz, jadanik egindako lanei buruz hitz egin beharrean, zuzenean esku-hartzea burutuko dugu. Arkeologoaren zuzendaritzapean, asteburu baten, dorrearen inguruak leheneratu eta garbitzeaz gain, eraikin garrantzitsu honen hondarrak berriro ere estalgabetuko ditugu.

Elkargunea: Olazar futbol zelai zaharra

Egunak eta orduak: larunbata 12; 10:00-13:00 h eta 16:00-19:00 h; Igandea 13; 10:00-14:00 h

Antolatzaileak: Zaldibarko Udala, Urkiola Landa Garapen Alkartea eta Gerediaga Elkartea

Iturria: Gerediaga Elkartea
Apirila 2020 Maiatza 2020 Ekaina 2020
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

01_kultura

02_jendea

03_natura