Errorea
  • XML Parsing Error at 2:32. Error 76: Mismatched tag

Recomendar Imprimir

Urtero legez Mañarian Aste Kulturala antolatu dute, maiatzak 14tik 19ra bitartean. Egitaraua oso zabala da, eta Aste Kulturalaren harri bitxia igandean izango da, maiatzak 19an, XVIII. Artisau, elikadura eta landare azokaren eskutik.

Egitaraua:

Maiatzaren 14ean, arratsaldeko 18:30etan, hitzaldia: "Erleen mundu miragarria". Hizlaria, Iñaki Gonzalo izango da, erlezaina eta biologoa. Amaieran, ezti dastaketa egingo da.

Maiatzaren 16ean, arratsaldeko 19:30etan, hitzaldia: Askondoko kobetan egindako aurkikuntzen azalpena. 60.000 urte Askondon: Neandertalak, leize artzak eta Paleolitiko arloko artistak. Hizlariak: Diego Garate eta Joseba Ríos aditu eta ikerlariak.

Maiatzaren 17an, 18:30etatik 19:30etara, erakusketa: Mañariko Argazki Lehiaketan parte hartu duten argazkiak ikusteko aukera.

Maiatzaren 17an, arratsaldeko 20:00etan: Bertso Afaria. Anjel Peñagarikano eta Sustrai Colina. Sarrerak, Mañariko herriko tabernan.

Maiatzaren 18an, arratsaldeko 20:00etan: Kirikiño Abesbatzaren udaberriko kontzertua. Emanaldian, Otxandioko Oihandi Abesbatza eta Lemoako Abesbatzarekin batera. Jasokunde Andra Mariren elizan.

Astean zehar egingo diren hitzaldi eta erakusketak Kirikiño Kultur Aretoan (liburutegi zaharrean) egingo dira.

Igandean, azoka

Maiatzaren 19an, igandean, goizeko 11:00etatik 14:00etara: XVIII. Artisau, Elikadura eta Landare Azoka. XVI. Azpi Gorri Ahuntzaren azoka monografikoa. Herriko plazan eta Artzubiko landan.

Igandean ospatuko den azokan, 19 ekoizlek hartuko dute parte. Bertan, ogia, eztia, ahatekiak, gozoak, ortuariak, txakolina, txokolatea eta hainbat produktu erosteko aukera izango dugu. Animatu Mañarira gerturatzen eta bertoko produktuak erosten.

Bestalde, Mañariko azoka Azpi Gorri ahuntzen azoka monografikoa antolatzen da urtero. Horrela, 20 antxume erreko dira eta eguerdi partean hauen pintxoak dastatzeko aukera izango dugu.

Erakusketan bestalde, 10 bat artzai eta 100 bat azpi gorri ahuntz ikusteko gai izango gara. Azpi Gorrien esneaz egindako gazta dastatzeko aukera izango da baita ere.

Honetaz gain, landare saltzeileen 4 postu jarriko dira azokan eta goizean zehar, frontoian eskulanen tailerra antolatuko dute.

Egitarau zabala eta osatua Mañariko Aste Kulturalean.

Iturria:  www.manaria.org

 

Norabidea lortu

Nondik :  edo 

Nora      :  edo 
Maiatza 2020 Ekaina 2020 Uztaila 2020
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30

01_kultura

02_jendea

03_natura