Errorea
  • XML Parsing Error at 2:32. Error 76: Mismatched tag

Recomendar Imprimir

Domekan Garaiko Landare eta Lorezazintza azokaren lehenengo edizioa ospatuko da. Landare eta Lorezaintza azoka apirilak 21ean izango da, goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00ak arte.

Garai Durangaldean dagoen herri txikia da, Bizkaiko balkoia izenaz ezagutzen dena. Garaiko kaleetatik ikus ditzakegun ikuspegiak benetan ederrak baitira: Durangaldeko haitzak, mendiak, eta herriak, besteak beste. Garaiko baserriak, kaleak eta ikuspegiak Zubiaurre margolari anaien inspirazio iturri izan ziren XX. mende hasieran. Oiz mendiaren magalean atseden hartzen duen herrixka xarmangarria da Garai.
Landare eta Lorezaintza azoka Garaiko San Migel parrokiaren ondoko lorategian burutuko da, pilotalekutik gertu.
Garaiko landare azokan 12 bat mintegi izango dira landare eta lore desberdinak saltzen: haziak, ongarriak, landare apaingarriak, lore jangarriak, landare usaintsuak, fruitu arbolak, fruitu txikiak ematen dituzten landareak, landare ekologikoak, zuhaitz txiki eta bonsaiak, lore sikuak eta kaktusak, beste askoren artean. Gainera, nekazaritza lanetarako tresnak erakusgai eta salgai izango dira beste hiru postuetan ere.

Lore eta landare azokaz gain, hiru postuetan bertoko produktuak erosteko aukera izango dugu: baserriko ogia eta euskal pastela, bertoko sagardoa eta txakolina, eta Idiazabal gazta. Bestalde, azokan erosketak burutu eta gero, garaitarrek txosna txiki bat prestatuko dute bertaratuko diren lore eta landare zaleek indar berritzeko.
Bestalde, euskaltzaleek aukera izango dute Garaiko Landare azokan Ibilaldia 2013ko arropa eta apaingarriak erosteko Ibilaldia 2013ko postuan.

Azoka Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak, Garaiko Udalak eta Trumoitte Kultur Elkarteak arduratzen ari dira azokaren antolaketaz. Bertsoak dioen bezala, "Garaiko plazan, otea loran..." Domeka honetan Garaiko inguruak ederki loratuak egongo dira.

Seguru gaude Garaiko herrian giroa aparta izango dela domekan goizean. Lore zein naturazaleok gonbidaturik zaudete bertara goiz pasa egitera joateko. Plan ezin hobea eskaintzen digute: Garaiko herri xarmanta ezagutu, bertoko ikuspegi txundigarriez gozatu, landareak, loreak, produktuak eta tresnak erosi, mokaduren bat hartu, domeka goiza gozatzen dugun bitartean.

 

Norabidea lortu

Nondik :  edo 

Nora      :  edo 
Apirila 2020 Maiatza 2020 Ekaina 2020
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

01_kultura

02_jendea

03_natura