Errorea
  • XML Parsing Error at 2:32. Error 76: Mismatched tag

Recomendar Imprimir

Joan den zapatuan, martxoak 23an jendetza gerturatu zen Durangoko Landako Gunera Ardo Saltsan Azoka enogastronomikoan janaz, edanaz eta giroaz gozatzera. Sekulako antolakuntza beharra burutu eta gero, 1.200 lagun inguru batu ziren Durangon gastronomia ospatzera.

Aurtengo berrikuntza itsaskien dastaketa izan da. Baina hauetaz gain, bertoko produktuak eta 52 upategi ezberdinen 150 bat ardo mota dastatu ahal izan dira bertan.

Durangaldeko eta Bizkaiko ekoizleak izan ziren bertan euren produktuak eta ardoak erakusten. Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak kolaboratu zuen Ardo Saltsaren antolakuntzan GUSTUM proiektu europearraren eskutik. GUSTUMen baserriko produktuak eta produktu hauen sukaldatzea zuzenean erakutsi zuen.

Sukaldari ezberdinek euren abilezia erakutsi dute zuzenean: haragia prestatzen, itsaskiak zabaltzen, ardo katak zuzentzen eta baita kafea era artistikoetan prestatzen.

Ardo Saltsan Durangon giroa itzela izan zen, eta datorren urterako itzelagoa antolatuko dute.

Durangoko ostatuak eta eragile turistikoek ondo nabaritu dute jendearen etorrera.

 

Norabidea lortu

Nondik :  edo 

Nora      :  edo 
Maiatza 2020 Ekaina 2020 Uztaila 2020
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30

01_kultura

02_jendea

03_natura