Errorea
  • XML Parsing Error at 2:32. Error 76: Mismatched tag

Recomendar Imprimir

Paisaje rural de Durangaldea
Paisaje rural de Durangaldea
 Gure paisaiaren balioaren hausnarketa saioak Berrizen burutuko dira urrian. Durangaldeko baserri paisaiaren balioa ezagutzeko eta horren garrantzia ageriak jartzeko proiektuan parte hartzen ari da Urkiola LGAk. Euskal Erkidegoko beste 8 Landa Garapenerako Alkarteekin batera Landa Paisaia Atlantikoaren balioa ekimena jarriko du abian. Horretarako, bi hausnarketa saioen deialdia egin nahi du: urriak 16an eta 30an arratsaldeko 19:00etatik 21:00eta. Berrizko Kultur Etxean. Hausnarketa saioetan parte hartzea irekia izango da eta bertan gure paisaiaren balioa azpimarratu, elementu bereizgarriak identifikatu, nola kontserbatu eta zaindu, eta berau nola ezagutzera eraman aztertuko dira besteak beste.

Hausnarketa saioei buruzko informazioa eta izen-ematea:
Tel: 943 33 50 48; 686 73 81 52.; paisaia.atl@paisaia.com


Prentsa Oharra:

Eskualdeko baserri-paisaien balioak ezagutzeko eta horien garrantzia agerian jartzeko proiektua abian da
URKIOLAk, Durangaldeako Landa Garapen Elkarteak, Gipuzkoa eta Bizkaiko beste zortzi Landa Garapen Elkarterekin batera landa-paisaia atlantikoen balioa agerian jartzeko ekimena martxan jarri du. Eskualdeka, baserri-paisaiek dituzten elementu bereizgarriak identifikatzeko eta horiek kontserbatzeko aproposenak diren ekintzak proposatzeko parte-hartze saio irekiak antolatuko dira. Proiektuaren ezaugarri nabarmenena hauxe da: eskualdeko landa-paisaiaren altxorrak ezagutu, zaindu eta ezagutarazteko bertako herritarren pertzepziotik eta iritzietatik abiatuko dela.

Nekazaritzak eta abeltzaintzak sortu eta mantendutako paisaiak gure eskualdearen izaera eta nortasunaren oinarri dira, eta bertako historiaren eta ondarearen gordailu. Eskualdeko biztanleriaren bizi-kalitatean sekulako eragina dute, egunerokotasuna atsegin bihurtuz eta aisialdiko denboran naturarekin harremanetan egoteko aukera eskainiz.

Horrez gain, baserri-paisaiak eskualdearentzat baliabide ekonomiko garrantzitsua dira, bereziki lehen sektoreari eta turismoari lotuta. Biztanleria mantentzen laguntzen dute ere, jendeak inguru atseginean bizitzea nahiago baitu.

Azken hamarkadetan lehen sektoreak izan dituen aldaketen ondorioz, baserri-paisaiak nabarmen aldatzen ari dira, eta aurrera begira hirietatik kanpo dauden landa-paisaia horiek nolakoak izatea nahi dugun erabaki beharra dago.

Guzti horren inguruan hausnartzeko, URKIOLAk herritarrei zuzendutako bi parte-hartze saio antolatu ditu, datozen urriaren 16an eta 30ean ospatuko direnak. Saioetan baserri-paisaien balioak identifikatuko dira, eta horiei probetxua ateratzeko ekintzak proposatuko dira.

Hortik abiatuta, URKIOLAk txostena prestatuko du, proposatzen diren ekintzetan sakonduko du eta horiek eskualdeko administrazioei eta eragile sozial eta ekonomikoei aurkeztuko dizkie, hurrengo urteetan ekimenak gauzatzeko asmoz. Proiektuaren helburu dira ere lehen sektoreak guztion ongizateari egiten dizkion ekarpenen artean baserri-paisaien balioak mantentzeari dagozkionak azpimarratzea, eta horien inguruan gizartea sentiberatzea, baita eskualdeko baserritarrei haien produktuei beste balio erantsi bat gehitzeko aukera aurkeztea, proiektuaren emaitzak komunikatuz.

Beraz, hemendik Durangaldeako biztanleei dei egiten dizuegu urriaren 16an (19.00-21.00) eta 30ean (19.00-21.30) Berrizko Kultur Etxean (Geltoki kalea, 3) ospatuko diren saio irekietan parte hartzeko. Lehenengo saiora etortzen direnek nahi izango balute, bigarren saioaren data eta ordua aldatuko dira. Mesedez, saioetan parte hartzeko asmoa baduzue, aldez aurretik konfirmatu posta elektronikoz edo telefonoz (paisaia.atl@paisaia.com, 943 335048 / 686738152).

 

Norabidea lortu

Nondik :  edo 

Nora      :  edo 
Maiatza 2020 Ekaina 2020 Uztaila 2020
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30

01_kultura

02_jendea

03_natura