Errorea
  • XML Parsing Error at 2:32. Error 76: Mismatched tag

Recomendar Imprimir

Elorrioko Jauregia: Arezpakotxaga
Elorrioko Jauregia
2012ko Europako Ondarearen Jardunaldiak Durangaldea eta Lea-Artibain urrian izango dira. Gotiko berantiarraren (XVI. mendearen hasiera) eredu diren eraikinak eta modu guztietato ondarea ezagutzeko aukera jardunaldi desberdinetan).
Durangaldean, Gerediaga elkarteak eta Urkiola Landa Garapenerak koordinatuko dute jardunaldia, eta Durangaldeko zortzi udalerrik hartuko dute aurtengo edizioan parte: Berrizen, Durangon, Elorrion, Garain, Iurretan, Mañarian, Otxandion eta Zaldibarren hainbat ekintza izango dira aukeran.

Ondarearen jardunaldiak Durangaldean

Besteak beste, Andikoako santutegia, landa inguruko aldaketen lekuko bisita gidatua eskainiko dute, urriaren 27an. Urriko lau egunetan, bestalde, Elorrio harresietatik haratago bisita gidatua aterako da Elorrioko Herriko plazatik. Urriaren 6an, Durangon izango da baina, jardunaldien lehenengo hitzordua: Durango XV. mendean bisita gidatua.

Jardunaldiak herriz herri
Berriz
Andikoako santutegia, landa inguruko aldaketen lekuko, urriaren 27an, 10:00etan (gazteleraz), eta 10:30ean (euskaraz), Ereña jatetxean.

Durango

Durango XV. mendean, urriaren 6, 13, 20, eta 27an, 11:00etan (gazteleraz), 12:00ean (euskaraz), eta 13:00etan (gazteleraz), Turismo bulegoan.

Elorrio
Elorrio harresietatik haratago, urriaren 12, 14, 21, eta 28an, 11:00etan (gazteleraz); urriaren 13, 20, eta 27an, 11:00etan (euskaraz), Herriko plazan.

Garai

Amaia Mujikaren Euskal janzkera historian zehar berbaldia, urriaren 20an, 12:30ean, San Juan elizan.
Erdi Aroko kapekuak: osagarri bat baino gehiago erakusketa, urriaren 12, 13, 14, 20, eta 21ean (12:00etatik 14:00etara eta 17:30etatik 19:30era).

Iurreta
Lihoa eta euskal emakumea, berbaldia, erakusketa, Olga Uribe Salaberriaren erakustaldia, eta Iurretako dantza taldearen emanaldia, urriaren 21ean, 11:00etatik 14:00etara.

Mañaria
Toti Martinez de Lezearen Euskal emakumeak Erdi Aroan berbaldia, urriaren 20an, 17:00etan, udaletxeko batzar aretoan.
Landa-bizitza Erdi Aroan bisita gidatua, urriaren 20an, 18:15ean, udaletxeko batzar aretoan. Daniel Oyarzabalen organo kontzertua, 19:00ean.

Otxandio
Burdinolen hiribildua: Erdi Aroko bidegurutzea bisita gidatua, urriaren 14an, 11:00etan, plazan.

Zaldibar
Zaldibartarrak, bandokideak ogibidez Juanjo Hidalgoren berbaldia eta arma erakustaldia, urriaren 6an, 17:00etan berbaldia; eta 18:15ean, arma erakustaldia, Olazar futbol zelaian.

Lotura
Maiatza 2020 Ekaina 2020 Uztaila 2020
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30

01_kultura

02_jendea

03_natura