Errorea
  • XML Parsing Error at 2:32. Error 76: Mismatched tag

Recomendar Imprimir

Alluitz, Parque Natural Urkiola
Irailak 28an Unesco Etxeak Urkiola Natur Parkearen inguruko Jardunaldiak antolatu ditu:
Urkiolako ekosistemak eta pertsonen ongizatea. Jardunaldia Urkiolako Letonakorta baserrian emango da, Toki Alai Interpretazio Zentruaren ondoan. Ordutegia: 10:00etatik 14:30etara.
Izen emate eta informazioa:
n.viota@unescoetxea.org;  Tel: 94 427 64 32
Unesco Etxea


Urkiolak, natura- eta paisaia-balioez gainera, baliabide kultural eta aisialdi-baliabide ugari ditu. Gizakiek eta naturak antzinatik izan dute elkarreragina, eta, gaur egun, Bizkaiko populazioaren zati handi batek lotura berezia sentitzen du lurralde horrekin.

Milurteko Ekosistemak Ebaluazioa Bizkaian proiektua Nazio Batuen Nazioarteko Milurteko Ekosistemak Ebaluazioa Zientzia Programaren esparruan gauzatzen da. Horren xedea da munduko ekosistemen eta ongizatearen arteko harremana ezagutzera ematea, bai eta giza ekintzak horien gainean izan dezakeen eragina ere.

Aztertzen ari diren inguruetako bat da Urkiola. Jardunaldi horren bidez, Urkiolako ekosistemei eta horiek giza ongizatearekin duten erlazioari buruzko informazioa eman nahi diegu Durangaldeako biztanleei eta Urkiolako Parke Naturalaren berri izan nahi duten pertsonei.


Helburuak
- Nazio Batuen "Milurteko Ekosistemak Ebaluazioa" nazioarteko programak gauzatutako ibilbidea eta horrek Bizkaian duen jarraitutasuna ezagutaraztea.
- Milurteko Ekosistemak Ebaluazioa proiektuak Urkiolan bildutako esperientziak eta emaitzak azaltzea.
- Pertsona erabiltzaileek parkearekin duten loturari buruzko azterketaren emaitzak aurkeztea, bai eta Urkiolako Parke Naturaleko aisialdi-zerbitzuaren eta bioaniztasunaren zaintzaren arteko erlazioa ere.
- Urkiolako ekosistemak kudeatzearekin lotutako erabakiak hobetzen lagunduko duten oinarri zientifikoak ezagutaraztea.
- Bioaniztasunaren eta pertsona erabiltzaileen ongizatean eraginda duten erabakiak hartzerakoan kudeatzaileei laguntzeko aukera posibleei buruz hitz egitea.

Honakoei zuzenduta:
- Durangaldeako biztanleei.
- Urkiolako Parke Naturala eta inguruak gustuko dituzten pertsonei.
- Espazio naturalen kudeatzaileei.
- Ikerlariei.
- Irakasleei.
- Ingurumenarekin lotutako enpresei eta/edo elkarteei.
- Herri-administrazioko langileei: AGENDA 21, ingurumena...
Ikasleei.
- Beste sektore ekonomiko batzuei: nekazaritza sektorea, basokoa, turismokoa...

Programa:

10:00-10:30

Ongi-etorria.

Iosu Madariaga. Ingurumeneko Foru-Diputatua.

Miren Onaindia. UPV/EHUren Garapen Iraunkorrari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrako Koordinatzailea eta UNESCO Etxea.

10:30-11:10

Natura eta pertsonen ongizatea. Hori munduko eta tokiko mailan ebaluatzearen garrantzia

Henrique Pereira. Lisboako Unibertsitateko irakaslea eta proiektuko zientzia-aholkularia.

11:10-11:40

Kafea hartzeko atsedena tokiko produktuekin

11:40-12:10

Aisialdi-esperientziak Urkiolan: pertsonen eta parkearen arteko loturak

Andres Ried. Deustuko Unibertsitatearen Aisiazko Ikaskuntzen Institutua.

12:20-12:45

Urkiolako Parke Naturaleko bioaniztasuna kontsebazioaren eta aisialdiaren arteko erlazioaren azterketa.

Igone Palacios. UPV/EHUren Garapen Iraunkorrari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedra

12:45-13:00

Galdera-txanda eta ondorioak

13:00-14:30

Interpretazio-ibilbidea Urkiolan*

* Oinetako erosoak eta eguraldiari egokitutako arropa ekartzea gomendatzen dugu.

Apirila 2020 Maiatza 2020 Ekaina 2020
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

01_kultura

02_jendea

03_natura