Errorea
  • XML Parsing Error at 2:32. Error 76: Mismatched tag

Recomendar Imprimir

Ovejas en alta montaña/ Urkiola LGA
Irailaren 13tik 16ra Durango, Abadiño eta Atxondon II. Durangaldeko Ardi Jaia ospatuko da Durangaldean. Artzainen beharra ezagutzera emateko + Dendak, Gerediaga Elkartea, eta Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak jai hau antolatu dute. Helburua, Durangaldean artzainen lana azpimarratu eta aisialdiko kultur eskaintza bereziak eskaintzea artzaintzaren inguruan.
20 ekitalditik gora antolatu dira, baina Ardi Jaiaren zutabe nagusiak transhumanzia erakustaldia, artzaintzaren inguruko hitzaldiak, tailerrak eta gazta azoka, eta azkenik, Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketa igandean Atxondo-Axpeko soloetan.

Egitaraua

Irailak 12, asteaskena
9:00etatik 13:00ak arte Zelaieta ikastolan
Artisautzako tailerrak eta baserritarrekin topaketa

Irailak 13, osteguna
Ardi gazta, pintxo poteoa: Ardi gaztako pintxo ezberdinak gehi edaria (ondu, gorria, zurito, mosto edo antzekoa) 1,80 €. Non? Bodegon gaur, Lupetza, Kurutziaga hotela, Misarbe, Plateruena Kafe Antzokia, Saltsan, Sport Tavern, Urrats.

Irailak 14, ostirala
9:00-13:00. Baserritarrekin topaketak eta gatzatua eta artile tailerrak.
(Matienako Institutua-Abadiño)
17:00-20:00. Animali erakusketa eta ume zein gazteentzako tailerrak.
(Matienako Frontoia-Abadiño)
18:30-19:30. Ardi moztaileen erakusketa eta Txapela jaurtiketa txapelketa.
(Matienako Frontoia-Abadiño)
18:00 eta 20:00. Gazta dastaketa Jose Ramon Agirianoren eskutik.
(Kurutziaga hotela-Durango)
19:00 - 20:00. Ahate erakusketa, txapel jaurtiketa txapelketa eta jai amaiera trikitisarekin (Matienako Frontoian - Abadiño)

Irailak 15, larunbata
10:00. Durangaldeko gazta azokaren inaugurazioa (Udaletxeko aterpea-Durango)
12:00. Trantsumantzia (Fray Juan de Zumarraga-Durango)
18:00. Betizu meat-burgeren aurkezpena eta dastaketa (Andra Mariko aterpea-Durango)

Irailak 16, igandea
10:00. Artzainen mendi ibilbide gidatua (Axpe-Atxondo)
11:00. 46. Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketa (Axpe-Atxondo)
13:30. Sari-banaketa (Axpe-Atxondo)
14:00. Euskolabel oilaskoa eta ardo dastaketa (Axpe-Atxondo)
14:30. Bazkaria bertsolariek girotuta (Axpe-Atxondo)

Informazioa eta izen-ematea:
Tel: 94 681 81 42
ardijaia@gmail.com
www.gerediaga.com

Ekaina 2020 Uztaila 2020 Abuztua 2020
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

01_kultura

02_jendea

03_natura