Errorea
  • XML Parsing Error at 2:32. Error 76: Mismatched tag

Recomendar Imprimir

Baserri hondakinen gaikako bilketa irailean

Baserrian sortzen diren hondakin berezien birziklatzea ezinbesteko da gure lurra babestu eta zaintzeko. Irailean Urkiola eta Lea-Artibai Landa Garapenerako Alkarteek baserri hondakinen gaikako bilketa burutuko dute Durangaldea eta Lea-Artibai eskualdeetan.
Jasoko diren gaiak: negutegien eta belar-siloen plastikoak; artzain elektrikoen pilak; ongarri eta fungiziden ontzi hutsak; xiringak eta hondakin zoosanitarioak.

Hondakinen bilketaren egutegia
Hondakin fitosanitarioak eta zoosanitarioak irailaren 12 eta 13an jasoko dira Markina-Xemeingo MIBA kooperatibaren egoitzan bezeroen arretarako ordutegian. Baita ere Durangaldeko DIBA kooperatibaren egoitzan Abadiñon irailaren 17 eta 18an.
Bestalde, plastikoen (negutegien eta belar-siloen plastikoen) bilketarako izen emateko egunak: urriaren 15etik 19ra izango da, 946203611 telefonoan.
Izena eman eta gero garraioa pasako da baserri edo ustiapenetik plastikoak jasotzera urriak 22an Durangaldeko baserrietatik eta 23an Lea-Artibaiko baserrietatik hurrenez hurren.
Izena eman barik ez dira baserrietan plastikoak jasotzen.
Lurrak baserrian sortzen diren hondakin berezien birziklatzearen beharra du.

Informazioa eta izen ematea:
946203611 telefonoan.
urkiola@urkiola.org
leaartibai@leaartibai.org

 

Norabidea lortu

Nondik :  edo 

Nora      :  edo 
Maiatza 2020 Ekaina 2020 Uztaila 2020
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30

01_kultura

02_jendea

03_natura