Errorea
  • XML Parsing Error at 2:32. Error 76: Mismatched tag

Recomendar Imprimir

Bihar, martxoak 17 larunbatean Durangoko Landako Gunean Ardo Saltsan Azoka Gastronomikoaren V. edizioa ospatuko da. Aurtengo berritasun ugari izango dituzte gerturatzen direnak. Besteak beste, trufa beltza, ganba gorria, hegaluze gorria, Durangaldeko ogiak eta Tolosako txokolatea egongo dira. 90 upategi baino gehiagotako ardoa dastatu ahalko dira zapatuan Landako Gunean.

Gainera, aurten Saltsan Katerinek jatetxea ipiniko du azoka barruan.

Odutegia, goizetik 11:00etatik 15:00etara. Arratsaldez 17:00etatik 21:00etara. Sarrera 15 eurotan. Txartelagaz azokako edozein ardo dastatu ahalko da. Delikatessen produktuak ticketen bidez, merke, erosi ahal izango dira.

Egitaraua

Azokaren barruan, aurkezpen eta dastaketa desberdinak burutuko dira zapatuan. Eguerdiko 12:00etan izango da lehena, trufa beltzarena. 12:30ean Murillo Virerik "Ardo submarinoa" hitzaldia eskainiko du. 13:00ean, Recaredo upategiko ardo apardunak dastatzeko aukera egongo da.

Arratsaldean, 17:00etan "La tostadora" kafeak aurkeztu eta dastatzeko ipiniko dituzte. Ordu bete beranduago ardoen txanda izango da berriro: Ercavio ardoen dastaketa egongo da. 19:00etan Ximenez Spinolaren Pedro Ximenez ardoaren dastaketa egingo dute, eta 20:00etan hirugarren urtez dastaketa itsuaren lehiaketa egingo dute.

Eskaintza gastronomiko ederra zapatua Durangon igarotzeko. Izango da bertan zer ikusi eta ikasi.
Maiatza 2020 Ekaina 2020 Uztaila 2020
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30

01_kultura

02_jendea

03_natura