Errorea
  • XML Parsing Error at 2:32. Error 76: Mismatched tag

Recomendar Imprimir

Igandea honetan, martxoak 10ean Amorebieta_etxanoko XV. Nekazaritza eta Artisautza Azoka antolatuko da. Bertan baserrietako eta artisau produktuak egongo dira salgai.
Azoka goizez antolatuko da Zubiondo plazan, Nafarroa Zentroaren ondoan.

Goizeko 10:00etatik aurrera, era askotako produktuak bertaratuko dizkigute Euskal Herriko hainbat tokitatik etorriko diren emakumeek: barazkiak, eztia, gaztak, hestebeteak, pateak, gozogintza, bitxiak, larrua, zura, zeramika, oihalak, loreak… Produktu tipikoak eta taloak, emakumeek eginak, dastatu ahalko dira, era berean, esparruan ezarriko den txosnan.

Zubiaur Musika Eskolako eta Udabarri Dantza Taldekoek txalapartarien, trikitilarien eta dantzarien saioak eskainiko dituzte, goiza giroturik.

Herri Kirolen erakustaldia ere izango da: lasto lasterka, txingak, trontza eta soka tira. Gasteizko Badaiotz Herri Kirol Taldeko emakume kirolariak izango dira proba hauetako guztietako partaideak.

Informazio gehiago: Amorebieta-Etxanoko Udalan

Maiatza 2020 Ekaina 2020 Uztaila 2020
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30

01_kultura

02_jendea

03_natura