Errorea
  • XML Parsing Error at 2:32. Error 76: Mismatched tag

Recomendar Imprimir

El frío protagonista en San Blas

HOTZALDIA SAN BLAS AZOKAN PROTAGONISTA

Hotzak eta elurrak protagonismoa irabazi dute aurtengo San Blas Azokan Abadiñon. Urtero legez, nekazaritza eta abaltzaintza azokan famatu honetara jende ugari eta baserritar asko gerturatu ziren Abadiñora. Baserritarrek euren produktuak, erramintak eta abereak ekarri zituzten azokara erakusgai eta salgai.
Baina aurten eguraldi hotzak ez dio batere mesederik egin azokari. Jende gutxiago izan da aurten Abadiñon eguraldiaz beldurturik eta salmentak oso txikiak izan dira aurten, baserritarren esanetan.
Hala ere, trinketearen inguruan bazegoen zer ikusi eta zer erosi: behiak, zezenak, zaldiak, poniak, ardiak, ahuntzak, eta  idiak, besteak beste.

Salmenta postuetan, berriz, era guztietako baserriko produktuak topatu genituen. Pena handia izan zen horrelako produktu ederrak azokara ekartzen jardun eta jende gutxi izatea aurtengoan. Dena den, Abadiñora gerturatu zirenek ohiturari jarraituz, San Blasetako bedeinkatutako kordoiak erosteko aukera izan zuten, kolore guztietakoak urteko katarroengatik babeslea; baita San Blas opiltxoak ere.
Txosna eta tabernetan musika giroa aparta antzematen zen, eta azokazaleek izan zuten zer jan eta edan: taloak, sagardoa, txakolia, besteak beste.

Arratsalde partean, idi-probek hartu zuten protagonismoa Abadiñoko probalekuan.

 

Norabidea lortu

Nondik :  edo 

Nora      :  edo 
Maiatza 2020 Ekaina 2020 Uztaila 2020
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30

01_kultura

02_jendea

03_natura