Recomendar Imprimir

Guztia prest ostiral honetan Abadiñon San Blas azoka ospetsuaz gozatzeko.
Euskal Herriko nekazaritza eta ganadu azoka garrantzitsuenenetakoa da. 266 abelburutatik 100 salgai ipiniko dituzte:  45 bat behi, 35 zaldi eta 20 bat ardi. Gainerako  166ak, ikusgai; hauetatik 54 herriko sei abeltzainek eroango dituzte Trinkete aldeko gunera. Gainera, nekazaritzako 72 saltoki (Trinketean), eskulangintzako 22 (Txanporta Kultur etxe ondoan), nekazaritzako makineriako 15 (Txanporta plazan eta Gaztañodi eta Aita Aureliano Letona kaleetan) eta landareak saltzeko 10 (Tornosolo kalean) egokituko dituzte.
 Arbaso artisauen elkartearen laguntzagaz bertaratutako dira artisauak. Jaiaren osagarri, 34 saltoki banatuko dira San Trokaz eta Txanporta plazan, Zeletabe eta Gaztañodi kaleetan eta Ferialeku inguruan, erroskillak eta kordoaik, besteak beste saltzeko; 7 bat txosna ere jarriko dituzte Ferialekun eta Solokoan.
Animatu zaitezte etortzera, jai giro ederraz gozatzera eta baserriko produktuak erostera.
Hotza egin arren, giroa beroa eta jatorra izango da bertan betiko lez.

Gainera, San Blas jaietako egitaraua zabala eta ugaria da beti bezala, otsailak 18ra arte izango da zer egin eta zer ikusi Abadiñon. Urtero legez, idi-probek leku berezia izango dute San Blas jaietan. Aurten uztarturiko 38 idi pare hartuko dute parte otsailak 3tik 13ra bitartean burutuko diren probetan.

San Blas Jaietako egitaraua 2012:
http://www.abadiño.org/kultura/agenda/san-blas-2012-egitaraua.html

 

Norabidea lortu

Nondik :  edo 

Nora      :  edo